Atzealdea Consultation on the Fuel Poverty Strategy for England

Consultation on the Fuel Poverty Strategy for England


Department for Business, Energy & Industrial Strategy, Londres, 2019, 39 p.

550637

Laburpena

Ingalaterrako gobernuko Enpresa, Energia eta Industria Politikako Saileko 'Pobrezia Energetikorako Talde Estrategikoak' egindako dokumentu honek, 2015 urtez geroztik abian den pobrezia energetikoaren aurkako estrategia –Cutting the Cost of Keeping Warm– du mintzagai. Helburu bikoitza dauka. Alde batetik, aipatutako estrategiaren ebaluazio bat ematen du argitara, batez ere, etxebizitzen efizientzia energetikoa hobetzeko neurrien eragin eta bilakaerari erreparatuz. Bestalde, eta hein handi batean dokumentuaren funtsa litzatekeena, kontsulta-prozesu bat jartzen du abian –interes talde ezberdinen parte hartzea bilatuz–, pobrezia energetikoaren aurkako estrategia eguneratzeko egindako proposamenen auzi publikoa egiteko. Proposamen garrantzitsuenetako bat, pobrezia energetiko egoeran dauden etxebizitzak identifikatzeko adierazlearen eguneraketari buruzkoa da. Zehazki, Low Income Low Energy Efficiency (LILEE) adierazlea hartzea proposatzen da. Honen arabera, honako baldintza hauek betetzen dituzten etxebizitzak aintzatetsiko lirateke pobrezia energetiko egoeran:

• Eraginkortasun energetiko txikiko etxe batean bizitzea –D-tik beherako eraginkortasun energetiko kalifikazioa, FPEER metodologiaren arabera–.

• Errenta erabilgarria pobrezia-atalasetik beherakoa izatea, etxebizitza- eta energia-gastuak kendu ondoren.

Gako-hitzak

pobreza energética , intervención social , vivienda , evolución , reino unido , precariedad , salud , efectos , encuestas , protección social , evaluación de servicios , planes de acción social , planes nacionales , cobertura , medición , bienestar , opinión pública

Dokumentura esteka Zerrendara itzuli