Atzealdea Disconnections in Spain

Tirado, S.,

Disconnections in Spain


EP-pedia, 2020, 6 p.

561583

Laburpena

Sergio Tirado Herrerok, pobrezia energetikoaren alorreko egile emankorrenetako bat Espainia mailan, energia-deskonexioen inguruko erradiografia labur baina zehatza eskaintzen digu politika publikoen ikuspegi batetik. Egileak berak adierazten duenez, arazoaren garrantzia ez da nolanahikoa. Azken kalkuluen arabera, estatu osoan 900.000 pertsona ingururi eragingo lioke. Azterketak Kataluniako testuingurua azpimarratzen du bereziki. Autonomia-erkidego hau, 24/2015 Legearen bidez fakturak ordaindu ezin dituzten familien artean oinarrizko hornidurak mozteko debekua legeztatzen lehena eta bakarra izaki, legearen eraikitze prozesuan jartzen du arreta, herritarren ekintza kolektiboko prozesuen rol protagonista azpimarratuz. Era berean, aipatutako legeak bonu sozial elektrikoaren ondorengo erreformetan izan duen eragina balioesten du; izan ere, herritarren zenbait segmentu zaurgarriri hornidura-mozketak debekatzea aurreikusten da eta.

Gako-hitzak

pobreza energética , vivienda , normativa , precariedad , cataluña , españa , políticas públicas , movimiento social , intervención , quejas

Dokumentura esteka Zerrendara itzuli