Atzealdea Hacia un indicador territorializado y tridimensional de pobreza energética

Muñoz, M., et al.

Hacia un indicador territorializado y tridimensional de pobreza energética


RedPE Red de Pobreza Energética, Santiago de Chile, 2019, 58 p.

550621

Laburpena

Dokumentu honek adierazle multidimentsional baten bitartez Txileko etxebizitzetan pobrezia energetikoa neurtzeko proposamen bat aurkezten du. Arazoaren berezko konplexutasuna atzemateko asmotan, aldagai ekonomikoak –ekitate adierazleak–, eta erabilitako teknologia mota eta energia-iturriak –sarbiderako adierazleak– aintzatesten ditu. Era berean, Txileko lurraldearen ezaugarri diren klima aniztasun eta lurralde-errealitate desberdinetara egokitzen da, horretarako, ezinbesteko premien –testuingurua edozein izanik ere haien asebetetzea kritikotzat jotzen dena– eta oinarrizko premien –Haien asebetetzea lurralde baten berezko ezaugarriei lotuta badago – arteko bereizketa bat egiten duelarik.

Oinarri horien pean, lehenik eta behin, pobrezia energetikoaren definizio bat ematen du, egoera horretan identifikatuz kalitatezko energia-zerbitzuetarako bidezko sarbiderik ez duen etxe oro. Definizio horretatik abiatuta, “Kalitatezko energia eskuratzeko estandarra” eta “pobrezia energetikoaren hiru dimentsioko indizea” proposatzen ditu. Lehenengoa pobrezia energetikoaren neurri osatu eta konplexu bat emateaz arduratzen da, Txileko hainbat etxebizitzetan ematen diren energia erabileren eta gabezien aniztasuna kontuan hartzen dituena. Bigarrenak hurbilketa sintetiko bat aurkezten du, oinarrizko energia-beharrak asetzeko etxebizitza horiek gaur egun dituzten oztopo nagusiak laburbildu eta agerian utzi, eta pobrezia energetikoaren intzidentzia kalkulatzeko herrialde mailan.

Gako-hitzak

pobreza energética , coste , vivienda , datos estadísticos , recomendaciones , exclusión social , acceso , alimentación , consumo , desigualdad social , nuevas tecnologías , indicadores , necesidades , barreras , concepto , medición , temperatura , metodología , higiene , satisfacción , chile

Dokumentura esteka Zerrendara itzuli