Atzealdea Infancia en reconstrucción. Medidas para luchar contra la desigualdad en la nueva normalidad

Infancia en reconstrucción. Medidas para luchar contra la desigualdad en la nueva normalidad


Save the Children, Barcelona, 2020, 49 p.

554029

Laburpena

COVID-19ren osasun krisiari aurre egiteko, Gobernuak aurrekaririk gabeko neurriak hartu zituen. Hala, 2020ko martxoaren 14an, alarma-egoera ezarri zen Espainian, biztanleria guztiarentzat ondorio nabarmenekin. Horien artean, itxialdiaren ondorioz gertatutako ekonomiaren geldiarazteak ekarri zituen nabarmenetariko batzuk. Ziurgabetasunak markatutako hiru hilabeteren ondoren, herrialdearen berreraikuntza sozial eta ekonomikoa bideratzeko moduari buruzko eztabaida fase honetan, funtsezkoa da hartutako ekintzak baloratu eta haur bat bera ere atzean utziko ez duen susperraldiaren oinarriak definitzea.

Nahiz eta epidemiologikoki haurrek ez duten birusa bereziki jasan (sintomak ez dira hain larriak izan, zailtasun gutxiago eragin ditu eurengan), Covid-19ak eragindako krisi sozioekonomikoaren biktima nagusien artean daude – eta euren egoerak okerrera egin lezake-. Abian jarritako lehen neurria ikastetxeak ixtea izan zen, eta horrek hezkuntza-, gizarte- eta elikadura-arloko ondorioak ekarri zituen; horrez gain, kalera irtetea posible izan zuten azkenetako kolektibo bat izan ziren, 40 egunez erabat konfinatuta egon zirelarik. Espero bezala, egoera horren eragina larriagoa izan da etxebizitza zaurgarrienetan bizi diren haurrentzat.

Administrazio Publikoek neurri egokiak abian jarri ezean, 2008ko krisialdiarekin gertatu bezala, haurrak ere kaltetuenak izatera iritsi daitezke krisi sanitarioaren ondoriozko krisi ekonomikoaren eraginagatik. Funtsezkoa da, egoera honetan, pandemiak haur zaurgarrienen bizitzak modu itzulezinean markatu ez ditzan, neurri eraginkorrak proposatzea.

Txosten honetan, maila ezberdinetako administrazioek politika publikoak garatzerako garaian haurren ikuspegia kontuan hartu dezaten hainbat gomendio aurkezten dira. Horretarako, dimentsio sozioekonomikotik jorratutako azterketa kuantitatiboak mahai gainera ekartzeaz gain, haurren ahotsa ere islatzen da orrialde hauetan. Hilabetez, 8 eta 17 urte bitarteko 55 haur eta nerabek – Andaluzia, Katalunia, Valentzia eta Madrilen egindako programetako parte-hartzaileak – normaltasun berri hori nolakoa izatea nahi duten landu eta eztabaidatu dute, beren ikuspegitik eta beren kezketatik abiatuz, etorkizunerako beharrak eta aldaketak planteatuz. Etorkizuna haiena da, eta Save The Children erakundetik, berreraikitze aldi honetarako, haien ahotsa eta gomendioak entzutea zein garrantzitsua den azpimarratzen da.

Gako-hitzak

pobreza energética , intervención social , vivienda , prestaciones económicas , datos estadísticos , evaluación , sector público , exclusión social , precariedad , salud , efectos , cataluña , españa , infancia , familia , pobreza , desigualdad social , renta de garantía de ingresos , educación , políticas públicas , protección social , nivel de ingresos , adolescentes , conciliación , virus , epidemia , administración , estudio prospectivo

Dokumentura esteka Zerrendara itzuli