Blokeak mugitzeko eta zerratzeko teknikak

Harginek zurezko gorputza eta palankadun biradera-katuak erabiltzen zituzten blokeak ateratzeko. Kargatzeko tokira iristeko harria iraularazi egiten zen, alde bat katuekin altxatu eta bueltatu eta iraultzen zen, behin eta berriz; batzutan egun osoa ematen zuten lan honetan.

Honela lorturiko harriak ez zeuden erabat berdinduta, hortaz, pikotx, punta-zizel eta mailuarekin landu beharra zegoen.

Behin 4 tona ere pisa zezaketen blokeak bukatuta, idiek bultzatzen zuten lera gainean jarri eta Goltzibarretik Zestoara jaisten ziren edo Zumarragara eramaten zituzten, bertan nahi bezala moztuak izan zintezen.

Malda oso pikotsuak jaisterakoan lera aurrerantz irristatzen zen askotan blokeen pisuaren eraginez, eta idien hankak harrapatzen zituen, askotan idiak zaurituz eta ezdeus bihurtuz.

Halaber, blokeak Goltzibarretik beheko errotara eramaten ziren eta bertan zorua laua zenez metal-orrialdeko zerra mekanikoa zegoen blokeak mozteko. Itsaso-ura eta -hondarra erabiltzen ziren eragiketa errazteko. Aguite errekastoaren urek gurpil hidraulikoa mugitu eta honek metal-orrialdeak mugiarazten zituen. 1,50 m-ko altuerako blokea mozteko astebete behar zen.

Antxon Aguirre Sorondok Narciso Arambarri azkoitiarrak 1893ko apirileko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko eskaera dakar bere Tratado de Molinología lanean. Zestoako udalerrian kokatuta dagoen Aguila-erreka errekastoaren urak, bere kalkuluen arabera 36 litro segundoko ur-emariarekin, desbideratu eta jaspe harria mozteko motor gisa erabili nahi ditu, geroago aipatu urak osotasunean bueltatuko dituelarik errekastora hartune gisa zehaztu den puntua baino 345 metro beherago.

1934. urtea aldera inguruko harrobien ustiaketa eguneratu egin zen altzairuzko hari helikoidala erabiltzen hasi baitziren. Hariak, motor elektriko batek mugituta, behar bezala jarritako poleen bidez pasa eta marruskadurari esker harria mozten du, "in situ", material urragarri eta uraren laguntzarekin. Sistema hau blokeen goi- eta behe-aurpegi horizontalak mozteko erabiltzen zen orain dela gutxi arte.

Urte haietan sartu ziren ere mailu eta zulagailu pneumatikoak, blokeen lau aurpegiak zehazten zuten eta 10-20 cm-ko distantziaz bananduta ziren barrenen ilara zutak egiteko erabiltzen zirenak.

Blokeak harkaitzetik behin betiko banatzeko zilindro-falkak (pintxoteak) erabiltzen ziren, karea eta zuren ordez; falkak zuloetan sartzen ziren bi pieza borobilen laguntzarekin, zuloaren ahoan inbutu antzekoa ezarriz. Honela finkatu eta gero zenbait harginek mailuekin kolpatzen zituzten, honela harkaitza zuloen planotik apurtu eta blokea banatzen zelarik.

CanteraMarkina eta murelaga artean dagoen marmol-harrobi baten frontea; bertatik "negro markina" marmol afamatu eta berezia ateratzen da.

La cantera de ROFERAltzako Rofer harrobia (Donostia), 1993ko uztailaren 9ko leherketa baino lehen. Tamainaz ohartzeko, konpara ezazu goialdean agertzen diren beharginekin. Manuel Gutierrezek utzita.

La cantera de ROFERRofer harrobia 1993ko uztailaren 9ko leherketa eta gero. Zoruan hautsitako harriak ikusten dira. Manuel Gutierrezek utzita.

Aipatu berrikuntzei esker lanaren gogortasuna murriztuz joan zen, nahiz eta askotan eskuzko barrenatzea mantendu eta blokeak zizel eta pikotxarekin berdintzen jarraitu. Halere, ez zen hobekuntza nabaririk sartu blokeak harrobian mugitzeari zegokionean; halere, lan-eremuaren zorua harkaitz laua zen, hari bidezko mozketaren ondorioz, eta blokeak arrabolen gainean mugi zitzaketen, palankekin, behargin gutxiren artean.

Askotan martxaren zentzua aldatu beharra zegoen, edo blokeari buelta behar eman behar zitzaion garraiorako erabiltzen hasi ziren kamioietan sartu ahal izateko.

Horretarako, blokea zentimetro batzuk igotzen zuten palanka eta katuen bidez eta bere oinarriaren erdian, azpitik, heldulekurik gabeko pikotxa sartzen zuten blokeak euskarri horren gainean kulunkan mantentzeko. Posizio horretan blokea erraz asko bira zezaketen, palanken bidez, esfortzurik gabe. Era berean, kate-dibidieten erabilera berriak garraio-lanak errazten lagundu zuen.

Garai hartako dokumentuan honakoa irakur dezakegu: "1924ean mekanika-taldeak eskasak eta xumeak dira Gipuzkoan. Iztiñaga harrobiak hari-instalazioa dauka bere marmol-kareharria mozteko, eta aire konprimatuko zulagailuak. San Marcos marmol-harrobiak ere harrobi- eta plaza-haria du eta Añorga, Ancieta, Nueva de Burunza, Miruaitz, Echebeltz igeltsutegia eta beste harrobiren batek mailu pneumatikoak dituzte. Arranomendik hiru eskopreagailu pneumatiko ditu galtzada-harriak berdintzeko".

1970. urtera aldera altzairuzko hortzeko zerra mekanikoa erabiltzen hasten da; zerra hau 3 m sartuko da harkaitzean. Era berean, hari diamantatuak hari helikoidala ordezkatzen du eta garabi eta makina jasotzaileak erabiltzen dira ateratako blokeak atera eta garraiatzeko; aldi berean azken hauen pisu eta tamaina emendatzen da.

Guzti horrekin eskuzko lana eta harria ateratzeko beharrezkoa den esfortzu fisiko handia murrizten dira, hein handian; honela, baleko ekoizpena 3 m3koa bazen 1995. urtean, langile eta hilabeteko, 10 m3koa zen hamabost urte beranduago.

Sutegi eta ingudea zuen errementari batek harrobian bertan egiten zituen laztabin, punta-zizel eta falkak (Bellota altzairua erabiliz) eta, halaber, erremintak zorroztu eta konpontzeaz arduratzen zen. Erremintei sendotasun egokia emateko bere gaitasuna garrantzitsua zen harrobiaren funtzionamendu egokirako.