Elkorren Harrobiak

Agregakinen harrobi asko egon dira gure herrialdean. Gipuzkoako meategi-eremuaren memoria estatistikoak (1925eko apirila) dio "ohiko kalitateko harrien oparotasuna dela-eta, garraioa askotan jarduera baino garestiago denez, harrobiak bere produktuen aplikazio-eremutik gertu eta errepide eta tokiko-bideetatik gertu irekitzen dira askotan. Horren ondorioz, harrobi asko daude, txikiak, aldizka lan egiten dutenak, denek aire zabalean Icharri-aldekoa salbu, eta asko abandonatuta gelditzen dira bere sorreraren zio den lana amaitzen denean".

Porlana eta betoia bezalako materialeen eskaeraren handitze izugarriak, errepidetako zolatzerako aglomeratuarekin batera, harrobi askoren ustiaketa ekarri zuen (Añorga, Zumaia-Zestoa-Itziar ingurua, Mañaria, Lemoa, Olazagutia, Etxegarate, etab.), non aipatuen fabrikaziorako beharrezkoak ziren kareharri-agregakinak ateratzen ziren. Gogoratu beharrik ez dago "Zumaiako porlan naturala" ezagunaren ekoizpena 5.000 tonatik 35.000 tonara pasa zela 1860tik 1895era arte. Gauza bera gertatu zen hogeiko hamarkadako betoi armatuarekin eta aglomeratuaren eskaera ere asko emendatu zen errepideen hobekuntza zela-eta.

Harria harkaitzetik ateratzeko sistemak asko hobetu dira azken hamarkadetan, gure agregakinen harrobietan, batez ere erabilitako baliabideak hobetu zirenean; horrenbestez, jarduera honetako lanbideak aldatu dira ere.