Atzealdea

«Gazteak Mugitzen dira!» lehiaketa

Helburua da 14 eta 25 urte bitarteko MUGI txartelaren erabiltzaileak sare sozialetako ikus-entzunezko lehiaketa baten bidez mobilizatzea. Mugikortasunaren Europako Astearen barruan hasi zen lehiaketa eta urriaren 8an amaituko da.

2021·10·06


Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak «Gazteak mugitzen dira!» kanpaina aurkeztu zuen irailaren 23an. Ekimena Mugikortasunaren Europako Astearen esparruan antolatu da, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera.

Irailaren 22an martxan jarri eta urriaren 8ra arte iraungo duen ikus-entzunezko lehiaketa 14 eta 25 urte bitarteko MUGI txartelaren erabiltzaileentzat da; eta gazteek mugikortasun iraunkorrari buruz duten ikuspegia jasoko du sare sozialetan partekatutako argazki eta bideoen bidez, #BiziMugi #GazteTxartela traola erabiliz.

Ekimena amaitzeko, MUGI txartelean 20 euroko 75 karga zozkatuko dira parte-hartzaileen artean. Argazki onenaren eta bideorik onenaren saria, bestalde, bizikleta elektriko bat izango da.

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak azaldu zuenez, urriaren 15ean irabazleen izenak emango dira ezagutzera eta, une horretatik aurrera, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko ikasleek proiektu bat egingo dute lehiaketan jasotako bideo eta argazkietan oinarrituta.

Ekintza horren helburua bikoitza da: "batetik, mugikortasun jasangarriaren inguruan gazteen konplizitatea lortu nahi da, eta bestetik, haiek izan daitezela garraio publikoa, bizikletaren erabilera eta oinezkoentzako bideak ikuspegi baliotsutik sustatzen lagunduko dutenak".

 

 

Informazio gehiago

 

 

Jarraitu gure sareak