Atzealdea

“Oporretan Euskaraz” udaleku irekiak martxan

Donostiako Udalaren udaleku irekietarako izen-ematea zabalik dago. Uztailaren 1etik 30era izango dira.

2020·06·04


Covid-19ak eragindako krisiaren ondorioz, aurtengo udaleku irekiei buruz zalantza asko izan diren arren, Donostiako Udalak “Oporretan Euskaraz” udaleku irekiak martxan jarriko ditu uztailaren 1etik 30era. Nolanahi ere, koronabirusak sortutako alarma egoera dela-eta, aurtengo udalekuak bereziak izango dira, unean uneko egoerara egokituz, eta uneko egoerak eskatzen dituen osasun-neurriak betez. Helburua da aldatuko ez dena eta aurreko urteetakoa bezalakoa izango da: haurrei aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eskaintzea.

 

Udaleku ireki hauek uztailean burutuko dira, 1etik 30era zehazki, eta Donostian erroldatutako 6/7-12 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute (Donostian erroldatu gabekoek ere parte hartu dezakete bete gabeko plazak geratzen badira).

 

8-9 haurrez osatutako taldeetan banaturik, udalekuak Donostiako ikastetxe ezberdinetan egingo dira, goizeko ordutegian (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era).

 

Bertan parte hartzeko izena ekainaren 3tik 8ra eman ahal izango da: online. Eta plazak ekainaren 9an zozkatuko dira.

 

Informazio gehiago:  hemen.