Atzealdea

“Pausso”: indarkeria sexistaren prebentzio goiztiarrerako

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasuna, Gazteria eta Euskara Zuzendaritzek umeen garatze-une ezberdinetara egokitutako ikus-entzunezkoak garatu eta hezitzaileen eskura jarri dituzte, erakundeak bultzatutako aurrekontu irekietatik ateratako eskaerari erantzunez.

2021·05·17


Berdintasuneko Foru Zuzendaritzak, Euskara eta Gazteriarekin batera, ikus-entzunezko material berritzailea garatu eta argitaratu du, 6 urtetik 14ra bitarteko haur eta nerabeekin indarkeria sexistaren prebentzio goiztiarra lantzeko xedez. Materiala lurraldeko hezkuntza sarearen eta hezitzaileen eskura jarri dute.

 

Herritarrek 2020ko aurrekontu irekietan lehenetsitako proiektuetako bat da Pausso, eta haur eta gaztetxoen garapen-une ezberdinetara egokitzen diren lau tresna pedagogiko burutu dira, bakoitza bere gida didaktiko berezituarekin: animaziozko bideo bat, bideo-joko bat, bideo bat eta mugikorrentzako aplikazio bat garatu dira.

 

Eider Mendoza foru diputatu eta bozeramaileak azaldu zuenez, Gipuzkoako gizarteak “berdintasunaren aldeko” lana eta aldarria bere egiten du. Horren erakusgarri da proiektua Aurrekontu Irekien partaidetzazko prozesutik ateratakoa izatea. Izan ere, azken bi urteetan, 15.000 lagun inguruk hartu dute parte prozesuaren fase ezberdinetan, eta horietatik nabarmendutako eskaera bat izan zen haur eta nerabeekin indarkeria matxistaren prebentzioa lantzea.

 

Pausso 6-14 urte arteko haur eta nerabeen ezaugarri eta konpetentzia pedagogikoen arabera diseinatu da. Ziklo bakoitzetik bestera aldatu egiten da haurrek eta gazteek berdintasun gaiez duten pertzepzioa, eta horregatik, sexismoa eta indarkeria sexistaren adierazpide anitzak identifikatzeko gaitasun eta behar ezberdinak erakusten dituzte adin-tarte bakoitzean. Hori horrela, publiko hartzailea 4 multzotan banatu da: 6-8 urte, 8-10 urte, 10-12 urte eta 12-14 urte.

 

Materialak

 

 

 

Jarraitu gure sareak