Atzealdea

017 linea, zibersegurtasuneko laguntza-telefonoa

INCIBEk gurasoen, haurren, nerabeen eta hezitzaileen esku jartzen du zenbaki hori, segurtasun digitalarekin lotutako arazoak konpontzeko.

2020·05·29


Zibersegurtasunaren Institutu Nazionalak (INCIBE) zibersegurtasunari buruzko doako telefono-linea bat (017 zenbakia) jarri die guraso, haur eta nerabeei eta hezitzaileei.

 

Telefono hau doakoa eta konfidentziala da, eta erabiltzaileek segurtasun digitalarekin lotutako zalantzak argitu ahal izango dituzte. Kontsultak 9:00etatik 21:00etara egin daitezke urteko egun guztietan (larunbatak, igandeak eta jaiegunak barne).

 

Beraz, zibersegurtasunari buruzko zalantzaren bat baduzu, erraz egin dezakezu kontsulta formulario honen bidez, haur, nerabe, guraso eta hezitzaileentzat bereziki zuzenduta dagoena.