Atzealdea Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen alorreko dirulaguntzen 2024ko deialdia

Argitaratu dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritza Nagusiak haur, nerabe eta gazteen sustapen-alorrean ematen dituen dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak eta deialdia.

2024/03/19


 

Argitaratu berri dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritza Nagusiak haur, nerabe eta gazteen sustapen alorrerako ematen dituen dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak eta deialdia.

 

Hurrengo ildoetan egin daiteke eskaera:

  • A Lerroa: Udalekuak eta kanpaldiak antolatzeko dirulaguntzak
  • B Lerroa: Astialdi eskolen urteko jarduera-programa gauzatzeko eta antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzak
  • C Lerroa: Haur eta gazteen alorrean jarduten duten udalerriz gaindiko elkarte-erakundeen antolaketa-egitura mantentzeko dirulaguntzak

 

A, B, C LERROEN EPEA: 2024ko apirilaren 18a.

DEIALDIA (GAO, 55, 2024ko martxoaren 18an)

FA-KG-2024-0080 Foru Agindua, martxoaren 4koa, Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko A, B eta C lerroen dirulaguntzen 2024ko deialdia onartzen duena.

 

ESKAERA EGITEKO martxoaren 19tik aurrera:

Deialdiaren informazioa eta eskaera-orriak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eta gipuzkoangazte.eus webgunean:

 

DIRULAGUNTZAK:

 

 

Jarraitu gure sareak