Atzealdea Martxan da DiscoverEU programaren edizio berri bat, 18 urteko gazteei trenez doan bidaiatzeko aukera ematen diena

2005eko uztailaren 1etik 2006ko ekainaren 30era bitartean jaiotakoek apirilaren 30era arte eman dezakete izena, eguerdiko 12:00ak arte

2024/04/16


 

Europako Batzordeak, Erasmus+ programaren bidez, DiscoverEU ekimenaren deialdia hasi du. Programak  gazteei Europan zehar inolako kosturik gabe bidaiatzeko aukera ematen die 2018tik. Ekintza honen helburua da kontinenteko kultura-aniztasunaren eta aberastasun historikoaren ezagutza sustatzea da, Europako hainbat herrialdetako gazteen arteko lotura bultzatzeaz gain.

DiscoverEUren onuradunek trenean bidaiatzeko bonu bat eskuratuko dute, DiscoverEUren Gazteriaren Europako Txartelarekin batera. Txartel horrek deskontu ugari eskaintzen ditu hezkuntza-jardueretan, kirol-jardueretan, bisita kulturaletan, bai eta tokiko garraio-, ostatu- eta elikadura-zerbitzuetan ere.

 

DiscoverEUn parte hartzeko baldintzak

  • 2005eko uztailaren 1etik 2006ko ekainaren 30era (biak barne) jaioa izatea.
  • Hautagai-zerrendaren formularioa betetzea
  • Europar Batasuneko estatu kide bateko edo Erasmus+ programari lotutako hirugarren herrialde bateko herritarra edo egoiliarra izatea.
  • Galdetegi bati erantzutea (taldeko hautagaitza bat aurkezten bada izan ezik).

Bidaiak 1 eta 30 egun arteko iraupena izan dezake eta 2024ko uztailaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean bidaiatu beharko da.

DiscoverEU esperientziak, bidaiatzeko aukera emateaz gain, gazteen garapen pertsonalari ere laguntzen dio, beren etorkizunerako baliagarriak diren gaitasunak eskuratzen lagunduz, hala nola beren buruarekiko konfiantza, beste kultura batzuekiko irekitasuna eta independentzia.

INFORMAZIO GUZTIA

 

 

Jarraitu gure sareak