- gipuzkoa
- Gazteria
- Aktualitatea
- Berriak
- Eskubideak ikasten: 14 eta 16 urte bitarteko Euskadiko gazteentzako lehiaketa
Atzealdea Eskubideak ikasten: 14 eta 16 urte bitarteko Euskadiko gazteentzako lehiaketa
Maiatzaren 31ra arte parte har dezakete giza eskubideei buruzko bideo bat TikTokera igoz
2024/04/24

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Unesco Etxearen laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, lehiaketa bat antolatu du gazteen artean giza eskubideen gaiari buruzko hausnarketa eta sorkuntza pizteko.
Nola parte hartu
- Giza eskubideei buruzko 20 segundo eta minutu 1 bitarteko bideo bat sortzea.
- Bideoa TikToken argitaratzea, #eskubideakikasten traola erabiliz eta @eskubideakikasten aipatuz.
- Webguneko formularioa betetzea
- Parte hartzeko azken eguna maiatzaren 31 da
Nork har dezake parte?
- 14-16 urteko gazteek
- Gipuzkoan, Bizkaian edo Araban bizi direnek
- Banaka, binaka edo taldean parte har dezakete.
- Bideoa euskaraz, gaztelaniaz edo bi hizkuntzetan egin daiteke.
Saria
Kategoria bakoitzak (euskarakoa zein gaztelaniakoa) sari bat izango du. Parte-hartzaile bakoitzak lehiaketako kategoria batean edo bietan parte hartu ahal izango du. Sari gisa opari-txartel bat jasoko du Txalaparta argitaletxearen dendan trukatzeko.
Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |




