Atzealdea Otsailaren 17ra arte zabalik da Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2025eko deialdian izena emateko epea
2025/01/30

Abian da Eusko Jaurlaritzaren "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programan izena emateko epea. Programaren helburua da Euskadiko gazteak hegoaldeko herrialdeetako lankidetza-ekintzetan sentsibilizatzea eta herrien eta kulturen arteko elkartasun-kultura sustatzea. Gazteria Zuzendaritzak eta eLankidetzak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, antolatzen dute.
1995-2003 urteetan jaiotako EAEko gazteek, 2025eko otsailaren 17ra arte eman dezakete izena. Hiru hilabetez, lankidetza-proiektuetan parte hartu ahalko dute Amerikako, Afrikako edo Asiako hainbat herrialdetan, besteak beste, hezkuntzan, berdintasunaren sustapenean edo nekazaritzan. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da proiektua garatuko den herrialdeko hizkuntza ezagutzea.
Gazteaukera webgunean eskuragarri dagoen formularioaren bidez eman behar da izena, identifikazio elektronikoaren bidez, honako datu hauek adierazita:
Lehen fase honetan ez da beharrezkoa dokumenturik igotzea, aurrez hautatutako pertsonek bakarrik egin beharko dute.
Programak askotariko profilak dituzten pertsonak bilatzen ditu, hala nola mekanika, elektrizitatea, ingeniaritza, berdintasuna, irakasletza, psikologia, erizaintza eta aisialdiko begiraleak, besteak beste; baita musikan edo sukaldaritzan trebeak diren pertsonak ere. Aurrehautatuak eta ordezkoak webgunean argitaratuko dira eta martxoaren 21, 22 eta 23an Barriako aterpetxean egingo den asteburuko topaketan parte hartuko dutela baieztatu beharko dute.
Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |