Atzealdea "Ideia bat dut" 2025 lehiaketak gizarte-gaiei buruzko kanpainak sortzeko gonbita egiten die 14-18 urte bitarteko gazteei
2025/02/07
FAD Gazteria Fundazioak 14 eta 18 urte bitarteko nerabeentzat 2025eko “Ideia bat dut” (Tengo una idea) lehiaketaren deialdia egin du. Eskubide Sozialak, Kontsumo eta 2030 Agenda Ministerioaren laguntzarekin, ekimen honek gazteen parte-hartzea sustatu nahi du haientzako funtsezkoak diren hiru gairei buruz sentsibilizatzeko kanpaina digital bat sortuz. Honako hauek dira gaiak:
Interesa duten gazteek 3 eta 6 pertsona arteko taldetan eman beharko dute izena, erakundearekiko harremanetan ordezkari izango den heldu baten laguntzarekin (irakasle, bitartekari edo gazte-hezitzaile bat, esaterako). Talde bakoitzak, maiatzaren 15era arte, proposamen bat edo gehiago aurkeztu ahalko ditu lehiaketaren oinarrietan ezarritako formatuetan.
Aurkezten diren ideiek aipatutako gaiei buruzko hausnarketa bat islatu edo sortu behar dute, eta FAD Juventud erakundeak baliozkotuko ditu argitaratu aurretik. Sare sozialetan eta Internet bidez hedatzeko, #tengounaidea traola erabiliko da.
Proposamenak jaso ondoren, berritzaileenak eta komunikazio-eragin handiena dutenak hautatuko dira. Aukeratutako taldeek Hackathon batean parte hartuko dute Madrilen, 2025eko ekainaren 17, 18 eta 19an. Bertan, beren ideien bilakaeran eta garapenean lan egingo dute, gizarte-komunikazioko eta gazteriako profesionalen laguntzarekin.
Kanpaina irabazlea publizitate-agentzia batek ekoitziko du, eta FAD Juvetud-ek etorkizuneko prebentzio-ekimenetan erabili ahal izango du, sortzaileak aipatuz.
Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |