Atzealdea Martxan da Donostiako Giza Eskubideen 2025eko Zinemaldiko Gazte Epaimahaian izena emateko epea
2025/02/13

Donostiako Udalak Giza Eskubideen Zinemaldiaren 22. edizioko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izena emateko epea ireki du. Jaialdia 2025eko apirilaren 4tik 11ra izango da. Parte hartzeko interesa duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteek martxoaren 7ra arte eman dezakete izena jaialdiaren webguneren bitartez.
Gazte Epaimahaia ehun gazte inguruk osatuko dute, eta jaialdiaren Film Labur Onenaren Saria emango dute. Epaimahaikideek sarrera bat jasoko dute jaialdiko saio bakoitzerako, filmei eta jarduera paraleloei buruzko informazio zehatza, eta parte hartu dutela ziurtatzen duen diploma bat. Gainera, UPV/EHUn, Deustuko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduan ikasten dutenek ECTS kredituak eskuratu ahal izango dituzte haien lankidetzagatik.
Diploma eta ECTS kredituak jasotzeko, proiekzioen % 80ra joan behar da gutxienez. Izen-emate kopuruak gazte-epaimahaien plazak gainditzen baditu, zozketa bat egingo da martxoaren 19an, eta hautatutako gazteei eta itxarote-zerrendan geratzen direNRi jakinaraziko zaie posta elektroniko bidez.
Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |