Atzealdea “Inspira Gazteak” programaren edizio berria, Gipuzkoako 20 eta 30 urte bitarteko gazteak saritzeko

Martxoaren 23ra arte bost kategoriatan egin daitezke eskaerak, eta hautatutako proiektu bakoitzak 15.000 euroko laguntza jasoko du.

2025/02/14



Kutxa Fundazioak martxan jarri du Inspira Gazteak sarien bigarren edizioa. Ekimen honen helburua da Gipuzkoako 20 eta 30 urte bitarteko gazteak bereiztea, aintzat hartzea eta babestea.

5 gazte sarituko dira beren ibilbide pertsonal eta profesionalagatik, lidergoagatik eta hazteko potentzialagatik, ekintzailetza-gaitasunagatik, merezimenduengatik eta beste pertsona batzuentzat eredu izateagatik. Deialdia Gipuzkoako 20 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta hautagaiak aurkezteko epea martxoaren 23ra arte luzatuko da.

 

Hainbat konpromiso-ibilbide sarituko dira:

  • Gizarte-kontzientzia duten gazteak, desberdintasun sozialak murrizteko proiektu eta ekintzetan parte hartzen dutenak edo sustatzen dituztenak.
  • Planetaren ongizatearekin eta jasangarritasunarekin konpromisoa dutenak, aktibismotik, salaketatik, ikerketarik edo boluntariotzatik inplikatzen direnak.
  • Artearen bidez inguru kultuagoa eta sortzaileagoa eraikitzen ari direnak, pentsamendu kritikoa sustatuz eta gogoeta eta begirada zabalduz.>
  • Prestakuntza eta ibilbide profesional desberdinak dituzten gazteak, gizarte-ekintzailetzara, enpresa-ekimen berritzaileetara eta lurraldean ekosozialki inpaktu handia izan dezaketen proiektuetara bideratuta lan egiten dutenak.
  • Gipuzkoari ekarpena egiteko bestelako ekimenetan parte hartzen ari direnak.

Aurkeztutako proiektu guztietatik 5 aukeratuko dira, eta proiektu bakoitzak 15.000 euroko laguntza jasoko du. Epaimahai batek INSPIRA GAZTEAK sariak eztabaidatu eta ebatziko ditu, eta sarituen izenak ekainaren 26an egingo den sari-banaketako ekitaldian jakinaraziko dira.

 

OINARRIAK

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

Jarraitu gure sareak