Atzealdea Etikasi 2025 programan parte hartzeko deialdia martxan da
2025/02/27

Giza eskubideen urraketak bizi izan diren Europako leku historikoetara egindako hezkuntza-bisiten bidez, parte-hartzaileek zuzenean ezagutu ahal izango dituzte eragin pedagogiko handia duten hainbat errealitate eta esperientzia. Aurtengo helmugak Polonia, Ipar Irlanda eta Euskadi dira.
Programa bi modalitatetan garatzen da, parte-hartzaileen profilaren arabera:
Etikasi-Polonia: Euskadiko ikastetxeetako Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzendua. Gehienez 30 ikasle joango dira Krakoviara (Polonia) ekainaren 17tik 20ra, hirira eta Auschwitzeko kontzentrazio-esparrura bisitak eginez.
Etikasi-Ipar Irlanda eta Euskadi: Unibertsitate Graduko edo Lanbide Heziketako erdi-mailako zein goi-mailako ikasketak egiten dituzten 18 eta 30 urte bitarteko 20 gazteri zuzenduta dago. Programa honek bi bidai ditu:
- Ipar Irlanda (Belfast eta Derry): uztailaren 4tik 8ra.
- Euskadi (Pasaia eta Errenteria): Asteburua urriaren 3tik 5era.
Plazak mugatuak direnez, Hezkuntzan, Giza Eskubideetan eta Kulturan adituak diren pertsonek osatutako epaimahai batek hautaketa-prozesu bat egingo du, EGK-ko ordezkaritza batekin batera.
Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |