Atzealdea 4 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ilustrazio- eta ipuin-lehiaketa
2025/03/05
Elkar Fundazioak martxan du irakurketa eta euskararen erabilera sustatzeko haur eta gazteei zuzendutako ilustrazio- eta ipuin-lehiaketaren 17. edizioa. Aurreko urteetan bezala, lehiaketak hiru kategoria ditu, parte-hartzaileen adinaren arabera, eta lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 21a izango da.
Lehen kategoria, Haur Hezkuntzako 4. mailatik Lehen Hezkuntzako 4. mailara bitarteko ikasleentzat da, eta parte-hartzaileekZer jango du oiloak ipuina ilustratu beharko dute. Irudiak A3 edo A4 formatuan egin ahal izango dira, edozein pintura-teknikarekin, eta hiru mailatan banatuko dira, adinaren arabera.
Bigarren kategoria, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko 2. mailara bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta Belatz artistak sortutako ilustrazio batetik abiatuta ipuin bat osatzea izango da erronka. Testuak euskaraz, ordenagailuz edo eskuz idatzita eta orri bakarrean aurkeztu beharko dira.
Azkenik, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak modalitate bakar batean lehiatuko dira, non piraten gaian oinarritutako komiki bat jarraitu beharko duten, Belatz ilustratzailearen estiloari jarraituz. Lana A4 formatuan aurkeztu beharko da.
Lehiaketak, parte-hartzaileak saritzeaz gain, sari bereziak ere emango dizkie ikastetxeei. Oinarriak eta baldintza guztiak lehiaketaren webgune ofizialean kontsulta daitezke
Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |