Atzealdea Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen alorreko dirulaguntzen 2025eko deialdia (D lerroa)

Argitaratu dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritza Nagusiak haur, nerabe eta gazteen sustapen-alorrean ematen dituen dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak eta deialdia.

2025/04/25


 

Argitaratu berri dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritza Nagusiak haur, nerabe eta gazteen sustapen alorrerako ematen dituen dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak eta deialdia.

 

Hurrengo ildoetan egin daiteke eskaera:

  • A Lerroa: Udalekuak eta kanpaldiak antolatzeko dirulaguntzak (EPEZ KANPO)
  • B Lerroa: Astialdi eskolen urteko jarduera-programa gauzatzeko eta antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzak (EPEZ KANPO)
  • C Lerroa: Haur eta gazteen alorrean jarduten duten udalerriz gaindiko elkarte-erakundeen antolaketa-egitura mantentzeko dirulaguntzak (EPEZ KANPO)
  • D Lerroa: Udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta proiektuak garatzeko dirulaguntzak

 

 

D lerroa: 2025eko maiatzak 25era arte.

ESKAERA EGITEKO apirilaren 24tik aurrera:

Deialdiaren informazioa eta eskaera-orriak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eta gipuzkoangazte.eus webgunean.

 

[EPEZ KANPO] A, B eta C LERROEN EPEA: 2025eko apirilaren 15era arte.

DEIALDIA (GAO, 50, 2025ko martxoaren 14an)

FA-KG-2025-0130 Foru Agindua, martxoaren 7koa, Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko A, B eta C lerroen dirulaguntzen 2025eko deialdia onartzen duena.

 

 

 

Jarraitu gure sareak