Atzealdea 2025eko Pirinioez gaindiko Gazteriaren Foroan parte hartuko duten 10 gazte hautatzeko deialdia egin du EGK-k

Irailaren 18tik 21era, Canillok eta La Seu d 'Urgellek nazioarteko topaketa hartuko dute, gazteek Pirinioetan dituzten erronkak eztabaidatzeko eta irtenbide komunak proposatzeko

2025/05/09


Datorren irailean Pirinioez gaindiko Gazteriaren Foroaren edizio berri bat egingo da, Pirinioetako eskualdearen garapen sozial eta ekonomikoan aktiboki parte hartzeko interesa duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Topaketa 2025eko irailaren 18tik 21era izango da Canillo (Andorra) eta La Seu d 'Urgellen (Katalunia). Topaketaren gastu guztiak ordainduta egongo dira (bidaia, ostatua, mantenua...)

Topaketak Euskadiko, Nafarroako, Aragoiko, Kataluniako, Okzitaniako, Akitania Berriko eta Andorrako gazteak bilduko ditu, eta Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) koordinaziopean egingo da. Edizio honetan, enplegagarritasuna, mugaz haraindiko gazteen mugikortasuna landuko da, Pirinioez haraindiko ibilbide-orria inplementatzeko lehen ekintzak jorratuz.

Interesatuek izena eman dezakete formulario honen bidez eta informazio gehiago eskatupartehartze@egk.eus helbidera idatziz.