Atzealdea Zabalik da Donostian gazteentzako proiektuak bultzatzeko MartxUp! programan izena emateko epea

18 eta 30 urte bitarteko donostiar gazteek uztailaren 12ra arte dute beren proposamenak aurkezteko aukera

2025/06/11


Donostiako Udaleko Gazteria Sailak "MartxUp! Ideia gazteak martxan" programaren 2025eko edizioa jarri du abian, gazteei hirian eragin positiboa duten ideiak, erronkak eta proiektuak garatzen laguntzeko.
 


 

Parte hartzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

  • 18-30 urte bitarteko 2-4 laguneko talde bat osatzea, eta taldeko kideetako bat gutxienez donostiarra izatea.
  • Aurkeztutako ideiek hiria hobetzea eta donostiarren ongizatea izan behar dute helburu.
  • Ezinbestekoa da programaren dinamika, prestakuntza eta saio guztietan konpromisoa eta parte-hartze aktiboa erakustea.
  • Jarduera-eremua librea da, betiere inolako diskriminaziorik sustatzen ez badu (generoa, arraza edo beste arrazoi batzuengatik).
  • Bereziki baloratuko dira parte hartzeko jarrera, eraikitzailea, paritarioa eta euskararen erabilera sustatzen duten proposamenak.

MIK, Mondragon Ikerketa Kudeaketa, arduratuko da hautatutako proiektuei beharrezko laguntza teknikoa emateaz. Horretarako, prestakuntza eta aholkularitza pertsonalizatuko saioak egingo ditu, parte hartzen duen talde bakoitzari bere ideiak martxan jartzen laguntzeko.

Programaren egutegia:

  1. Izena ematea eta ideiak aurkeztea: 2025eko uztailaren 12ra arte, www.martxup.eus webgunean.

  2. Proiektuen hautaketa: aukeratutako ideiak irailean emango dira ezagutzera.

  3. Prestakuntza eta garapena: lau prestakuntza-saio, hurrengo lau hilabeteetan banatuta.           

  4. Tutoretza-saioak: hilero tutoretza bat, proiektuaren aurrerapenarekin eta ikasitakoa aplikatzearekin batera.    

  5. Proiektuaren aurkezpena: 2026ko urtarrila.

 

 

INFORMAZIO GUZTIA

 

 

 

Jarraitu gure sareak