- gipuzkoa
- Gazteria
- Aktualitatea
- Berriak
- GFAren Gipuzkoako gazte lankideentzako 2025eko beka-deialdia
Atzealdea GFAren Gipuzkoako gazte lankideentzako 2025eko beka-deialdia
2025/06/12

Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola Departamentuak gazte gipuzkoar lankideentzako beken deialdi berria zabaldu du. Ekimen hau GKE batekin batera atzerrian boluntario-lanak egin nahi dituzten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei bideratuta dago. Programaren helburua Gipuzkoako gazteen artean elkartasun balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzea da.
Beka eskatzeko baldintzak
- 18 eta 30 urte bitartean izatea (abenduaren 31 baino lehen 30 urte ez izatea)
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein herritan bizitzea.
- Dirulaguntza edota laguntza publikoak jasotzeko ezgaituta ez egotea.
- Eskabidea 2025eko ekainaren 30a baino lehen aurkeztea, ahal bada internet bidez.
Zer gastu mota finantziatzen du bekak?
Bekak Gipuzkoako gazteen partehartzea nazioarteko lankidetza-proiektuetan sustatzeko pentsatuta daude, gehienez ere 3 hilabetez. Parte-hartzaile bakoitzak 2.000€ jaso ahal izango ditu, gehienez, honako hauek ordantzeko:
- Joan-etorriko gastuak, Gipuzkoatik helmugara eta buelta.
- Bidaiarako beharrezkoak diren bisak.
- Mediku-asegurua eta istripu-asegurua.
- Komunikazio-gastuak, 150€ gehienez.
Zer dokumentu aurkeztu behar dira eskaerarekin batera?
- CV eta ikasketa-espedientea dokumentatua
- GKEaren lankidetza-proiektua. Bertan, honako hauek bilduz: proiektuaren aurkezpena, proiektuaren helburu zehatzak eta diruz lagun daitezkeen gastuen aurrekontua.
- Bestelako dokumentazio eta agiriak (eskaera-inprimakia, NAN-a, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza egiaztatzen dituen ziurtagiria…)
Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |




