Atzealdea Aurten 18 urte betetzen dituzten gazteek urriaren 31era arte eskatu dezakete 400 €ko Gazte Kultura Bonua
2025/09/30
Kultura Ministerioak martxan du laugarrenez Gazte Kultura Bonua, 400€ kulturan gastatzeko. Aurten 18 urte betetzen dituzten gazteek, alegia 2007an jaiotakoek, jada aurkeztu dezakete eskabidea webgune ofizialean. 2025eko urriaren 31 arte eskariak egiteko aukera dago.
Bonu honek hainbat kultura-adierazpenetarako sarbidea eta deskubrimendua sustatzen ditu, eta hiru arlo jakinetan gastatu ahal izango da:
Gazte Kultura Bonua eskatzeko, beharrezkoa da ziurtagiri digitala izatea (aldez aurretik eska daiteke) identifikatu ahal izateko. Identifikazio digitala ez izatekotan, Cl@ve autentifikazio-sisteman inskribatu ahal izango da eskaera-prozesua egitean. Bonua aurreordainketako txartel batean (fisikoa edo birtuala) jasoko da, eta urtebetez erabil daiteke atxikitako 3.700 establezimendu eta plataformetan.

Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |