Atzealdea "Nire lehen katilua, nire lehen etxea" emantzipazioaz eta ongizate emozionalaz hausnartzeko lansaioa Kontadoresen (Donostia)

Topaketaren helburua da gazteek jasotzen dituzten mezu negatiboen aurrean diskurtso positiboak eta ahalduntzaileak sortzea; ostegunean, urriak 2, 18:00etan katilu bat apaintzen duten bitartean

2025/10/01



Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK-k) eta Donostia Gazteriak "Nire lehen katilua, nire lehen etxea" izeneko saioa antolatu dute ostegunerako, Donostiako Kontadores zentroan, gazteen emantzipazioaren eta ongizate emozionalaren arteko harremana jorratzeko. Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da.

Lan-prekarietateak eta etxebizitzaren kostu handiek zaildu egiten dute gazte askorentzat bizitza autonomoa hastea, eta horrek larritasun, frustrazio eta segurtasunik eza eragiten du. Emantzipazioa eta ongizate emozionalari buruzko saio honen helburua da egungo mezuek gazteengan emantzipazioan eragiten duten inpaktu negatiboari aurre egitea eta mezu positiboak eta ahalduntzaileak zabaltzea, ongizate emozionala indartzen laguntzeko.

Halaber, parte-hartzaileek katilu bat pertsonalizatzeko aukera izango dute baliabide sinboliko gisa, eta horiek aldean eraman ahal izango dituzte saioa amaitzean.

 

 

INFORMAZIO GUZTIA

 

 

 

Jarraitu gure sareak