- gipuzkoa
- Gazteria
- Aktualitatea
- Berriak
- “Beldur Barik” ikus-entzunezko lehiaketaren 13. edizioa martxan da
Atzealdea “Beldur Barik” ikus-entzunezko lehiaketaren 13. edizioa martxan da
2025/10/03
Beldur barik lehiaketa 12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikus-entzunezko lehiaketa da, genero-desberdintasunen eta indarkeria matxistaren aurrean hausnarketa, eztabaida eta ekintza sustatzea helburu duena. Hiru foru-aldundiek, Emakundek eta EUDELek elkarrekin sustatutako ekimena da.
Gazteen kontsumo eta parte-hartze digitaleko ohituretara egokitzeko, edizio honetan lehen aldiz POV (Point Of View) formatuko bideoaren modalitatea sartuko da, sare sozialetan erabiltzera bideratua.
Nola parte hartu?
Parte-hartzea 2025eko azaroaren 9ra arte dago zabalik. Gazteek banaka edo taldeka aurkez ditzakete beren lanak, kategoria hauen barruan:
- 12-16 urte (2009 eta 2013 artean jaiotako gazteak)
- 17-20 urte (2005 eta 2008 artean jaiotako gazteak)
Bideoek jarrera kritikoa, eraikitzailea eta konprometitua islatu behar dute, hau da: Beldur Barik Jarrera. Indarkeria matxistaren aurrean, berdintasuna, askatasuna, autonomia, elkartasuna eta indarkeriaren gaitzespena bezalako balioak sustatuz. Lanak aurkezteko, ikastetxeetatik, gaztelekuetatik, gazte-elkarteetatik, aisialdiko taldeetatik edo banaka bidal daitezke.
Sariak eta errekonozimendua
Lehiaketak honako sariak eskaintzen ditu:
- Talde-lanetarako: 600€ kategoria bakoitzean
- Banakako lanetarako: 200€ eta liburu-sorta kategoria bakoitzean
- Publikoaren saria: 300€
- Ikus-entzunezko lan onenaren saria: 300 €
Azaroaren 28an jakinaraziko dira saritutako lanak, Beldur Barik Topaketan. Topaketa hori genero-indarkeriaren aurkako borrokan konpromisoa duten gazteentzako topagunea izango da.
Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |




