Atzealdea Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea zabalik urriaren 20ra arte
2025/10/07
Donostiako Udaleko Gazteria sailak aurten ere parte hartuko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean, 18 eta 30 urte bitarteko 150 gaztek osatutako Gazte Epaimahaiaren bitartez.

Hautatutako gazteen ardura izango da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteko Film Labur Onenaren Gazteriaren Saria ematea. Horretarako, urriaren 31n 16:00etan, Victoria Eugenia antzokian lehiaketako film laburrak ikusi eta bozkatuko dituzte.
Halaber, Gazte Epaimahaia osatzen dutenetako bik emango dute saria prentsaurrekoan, film labur irabazleen berri emateko.
Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |