Atzealdea Gaztematika sareak 2025-2026 ikasturteari hasiera eman dio bere lehen foro teknikoarekin
2025/10/16
Donostiako Gaztegune egoitzan egin da Gaztematika sarearen 2025-2026 ikasturteko lehen foro teknikoa, non Gipuzkoako udaletako haurren, nerabeen eta gazteen arloko profesionalek bat egin duten ikasturte berriari hasiera emateko.
Foroaren hasieran, Isaac Palencia Gazteria zuzendariak, ongietorria egin die bertaratuei. Aurreko ikasturteko planaren ebaluazioa itxi ondoren, 2025-2026 ikasturteko plana aurkeztu da, datozen hilabeteetarako sarearen lan-ildo estrategikoak markatuko dituena.
2023-2027 legealdiko hasieran lau ardatz estrategiko ezarri ziren sarearen planifikaziorako: ongizatea sustatzea, aukera-berdintasuna bultzatzea, herritartasun aktiboa erraztea parte-hartzea bultzatuz eta partaidetzazko gobernantza bultzatzea. Ardatz horiek kontuan hartuta, plan berriak hiru jarduera-multzo nagusi landuko ditu aurten:
Guztira, 18 ekintza biltzen ditu plan berriak, legegintzaldiko erronkak garatzen jarraitzeko eta Gaztematikaren lau ardatzetan aurrera egiteko helburuarekin.
Foroaren amaieran, parte-hartzaileek Ingurune On estrategiari buruzko talde-dinamika batean parte hartu dute ekintza publikotik haur eta gazteentzako espazio seguru, inklusibo eta babesleak bultzatzen jarraitzeko moduari buruz hausnartzeko.


















Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |