Atzealdea Gaztematika sareak 2025-2026 ikasturteko hezitzaileen lehen foroa egin du
2025/11/27
Gipuzkoako haur eta nerabeen zerbitzuetako profesionalak Gaztematikako hezitzaileen foroan elkartu dira, Donostiako KMK Santa Teresa komentuan. Foroan, ikasturteko plana eta erronkak, gobernantza-eredu berria eta profesionalen ikuspegia eta proposamenak landu dira.
Guztira, Gipuzkoako haur eta nerabeen 75 hezitzaile eta suspertzaile elkartu dira, besteak beste, Gaztematikako planaren ildo nagusiak entzuteko. Aurtengo eduki nagusiak honako hauek dira: "Ingurune On" estrategia eta lurralde-itunaren prozesua, TREBA programa (nerabe, gazte, profesional eta familientzako ildoak), eta gazteentzako zerbitzuaren definizioan egindako aurrerapenak.
Jarraian, gobernantza-ereduari eta hezitzaileek ikasturte honetan izango duten rolari buruzko hausnarketa partekatu da. Ondoren, dinamika baten bitartez, profesionalek plantamendu berriari buruz dituzten iritziak eta hausnarketak jaso dira.
Amaitzeko, hezitzailelak bi lantaldetan banatu dira, TREBA nerabeak eta Ingurune On gaiak lantzeko. Alde batetik, nerabeen hezitzaileek talde txikiak egin dituzte, TREBA nerabeak programa landu eta ebaluatzeko; bestetik, haurren hezitzaileen taldeak Ingurune On estrategiari buruzko lanketa egin du. Azkenik, lantaldeen ondorioak guztien artean partekatu dira.
















Jarraitu gure sareak
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |