Atzealdea Astialdiko ikastaroak sustatzeko saioak UPV-EHUn

Astialdiko hainbat eskolak, EGKrekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, hezkuntza ez-formalaren esparruan dauden prestakuntzei buruzko informazioa emango dute hiru campusetan

2023/09/20



Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) eta Euskadiko hezkuntza-astialdiko hainbat eskola zenbait fakultatetan izango dira datozen egunetan, UPV-EHUrekin lankidetzan, gazteei astialdiko begirale eta zuzendaritzako ikastaroen berri emateko.

Saio hauen helburua da astialdi eskolek gazteei zuzenean azaltzea formakuntzetan eskura daitezkeen gaitasunak, trebetasunak, ezagutza-eremuak… eta baita prestakuntza-prozesu teoriko zein praktikoan ematen diren bizipenek garapen pertsonalean (eta profesionalean) duten eragina ere.

Astialdiko eskolak Euskadiko aisialdi hezigarriaren mugimenduaren funtsezko zati bat dira, eta horregatik EGK-k bere ekintza EHUra hurbildu nahi izan du. Horrela, astialdi-eskolen lana eta garrantzia ezagutarazi nahi da, aisialdiko prestakuntza sustatzeko.

EHUko hiru campusetan

Saio horiek EHUko hiru campusetan egingo dira, egun eta leku hauetan:

 

Informazio gehiago

 

 

 

Jarraitu gure sareak