Atzealdea

EUSTORY: gazteentzako historia-lehiaketa

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako 14 eta 21 urte bitarteko ikasleei zuzendua

2021·02·26


Eustory Europako herrialdeetako hainbat erakunde zibilek osatutako sarea da eta urtero antolatzen du historia-lehiaketa hau, beste hainbat topaketa, eta abarrekin batera.

 

Eustory gazteentzako historiako lehiaketaren helburu nagusia da “ikertzen ikastea”. Urtero, historiara bidaiatzeko aukera ematen die Eustoryk herrialde desberdinetako gazte askori, eta hainbat gai jorratzen dituzte. Ikasleek ikuspuntu desberdinetatik aztertzen dute historia, eta beren ondorioak lantzen dituzte, iritzi kritikoz prentsatzeko gaitasuna garatuz.

 

Aurtengoa 14. edizioa da, eta landu beharreko gaia, “Lana eta krisia”. Lana indibiduala edo taldekoa izan daiteke, eta tutore batek zuzenketak edo gainbegiraketa egiteko ardura har dezake. Formatu aldetik, librea da: idatzia izan daiteke, web orria, bideoa, audioa… eta lanerako erabilitako informazio iturri guztiak bibliografian adierazi beharko dira. 2021eko abuztuaren 19a izango da lanak aurkezteko azken eguna.

 

Honakoak dira banatuko diren sariak:

  • 2.500€ko lehenengo sari bat ikasleentzat / 1.250€ tutoreek.
  • 1.000€ko 4 bigarren sari ikasleek / 500€ tutoreek
  • 500€ko 5 hirugarren sari ikasleek / 250€ tutoreek
  • 200€ko 10 akzesit sari ikasleek  100€ tutoreek

 

Informazio gehiago

 

Eskuorria

 

 

 

Jarraitu gure sareak