Atzealdea Gazte ikertzaileentzako lehiaketa martxan da

15 eta 20 urte bitarteko ikasleek parte har dezakete, irailaren 16ra arte.

2020/09/11


DBH, Batxilergo edo Lanbide Heziketako ikastetxeetan matrikulatuta dauden gazteek aukera dute XXXII. Gazte ikertzaileentzako sarietan parte hartzeko. Ekimen honek gazteen arteko ikerketa sustatzen du, oinarrizko edo ikerketa aplikatuei edota Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako curriculumeko edozein arlotako prototipoei sariak emanez.

 

Deialdia Espainiako Gazteriaren Institutuak (INJUVE) eta Unibertsitate Ministerioak egiten dute eta 2020ko abuztuaren 15ean BOEn argitaratu zen. 38 sari banatuko dira partaideen artean eta hainbat egonaldi ikerketa-zentroetan. Gaztea bazara eta ikertzea gustatzen bazaizu, hitz egin irakasleekin eta animatu parte hartzera.

 

Parte hartzeko baldintzak

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute, bakarka nahiz taldeka, gehienez ere hiru gaztek, 2019ko abenduaren 31 baino lehen 15 urte bete badituzte eta 2020ko irailaren 30ean 21 urte bete ez badituzte.

 

Parte-hartzaile guztiak beren ikastetxeko irakasle batek koordinatuko ditu. Irakasle horrek egin beharko ditu eskaera eta tutoretza-lana. Bi ikastetxetako ikasleek osatutako taldeen kasuan, ikastetxeetako irakasle batek aurkeztu beharko du eskaera.

 

Nola eman izena?

Eskaera taldeko tutoreak egin beharko du eta Ministerioaren egoitza elektronikoaren bitartez. Oinarri guztiak www.ciencia.gob.es webgunean kontsulta daitezke.

Edozein zalantza izanez gero, bidali zure kontsultak helbide honetara: estudiantes@ciencia.gob.es