Atzealdea

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Indarkeria sexista eta gazteria' TAILERRA

'Indarkeria sexista eta gazteria: prebentzio pilulak' tailerrean izena emateko epea zabalik dago!!!

2020·02·08


 

Prestakuntza honen helburu nagusia da indarkeria sexistaren prebentziorako eta esku hartzeko baliabideak eskaintzea, bai administrazioko politikari eta teknikari arduradunei, bai gazteriaren arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalei.

Helburu zehatzen artean honako hauek daude:

  • sentsibilizazioa handitzea indarkeria sexistari dagokionez
  • gazteen eremuetan ematen diren indarkeria sexistako egoerak identifikatzen laguntzea
  • indarkeria sexistako egoerak prebenitu, kudeatu eta aurre egiteko baliabideak ezagutu eta sortzea. 

Bi edizio egingo dira, bat Bilbon eta bestea Donostian.

Donostiako ikastaroaren datuak:

  • Noiz: 2020ko martxoaren 6an eta 13an
  • Non: Donostian, CRAJ, Anoeta 28
  • Hizkuntza: euskaraz
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea: 2020ko otsailaren 10etik 20ra.

 

Informazio gehiago: Gazteen Euskal Behatokia