Atzealdea

Gipuzkoako LGTBQI+ jendartearen kolektiboaren inguruko diagnosi-txostena

Diagnostikoak erretratu bat eskaintzen du Gipuzkoan bizi diren lesbianek, gayek, transexualek, bisexualek, intersexualek eta bestelako sexualitateak dituztenek bizi dituzten errealitateei buruz. Era honetako diagnostiko bat egiten den lehen aldia da.

2020·06·26


Ekainak 28a sexu-askatasunaren nazioarteko eguna da. Guk ere, bai egun honetan bai gainerako guztietan, atxikimendua azaldu nahi diogu sexu-askatasunaren aldeko errespetua adieraziz. Data hau baliatuz, gogora ekarri nahi dugu 2018an Gehituk, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, egin zuen Gipuzkoako LGTBI+ jendartearen kolektiboaren inguruko diagnosi-txostena, 2018.

 

Hona hemen diagnostikoak jasotzen dituen hainbat datu esanguratsu:

  • Gutxien araututako espazioetan jasaten dute LGTBI+ pertsonek diskriminazio gehien: espazio publikoetan, aisia, kultura eta kirolekoetan, baita sare sozialetan eta familia nahiz lagunen esparruetan ere.
  • Trans profil batzuek adierazi dute zailtasun handiak dituztela lan merkatuan sartzeko –are gehiago atzerriko jatorria badute–, eta lan prekarioetara eta estigmatizatuetara jo behar dute, bizirik iraungo badute.
  • Emakume eta pertsona ez-binarioek salatu dutenez, sarritan jasaten dituzte eraso matxista larriak jai-guneetan, non lesbiana eta emakumea izatea intersekzionatzen duten, kasu.
  • Aldaketa bat izan da identitaterik urratzaileenen adinaren inguruan; honela, askoz pertsona bisexual gehiago daude gazteen artean, helduetan baino; aitzitik, askoz lesbiana eta gay gehiago daude helduetan, gazteetan baino.