Atzealdea

Gipuzkoan Gazte Tour Hondarribia: Bely Basarte eta Desira, kartelburu. Fama-ko Lucíak, bestalde, dantzako masterclass bat eskainiko du

Kontzertuak Itsas Etxea auditoriumean izango dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Sarrerak 5 € balio du. Bestalde, dantzako masterclass-a Jostaldi pilotalekuan izango da, dohainik, goizeko 11:30ean.

2019·05·08


GIPUZKOAN GAZTE TOUR –HONDARRIBIA– MAIATZAK 19

 

Programa honen helburu nagusia da gazte eta nerabeei (12-25) kultura-programazio erakargarri bat eskaintzea, ekitaldiaren parte senti daitezen saiatuz. Iazko denboraldiko arrakastaren ondoren, emanaldi berriak burutuko dira Gipuzkoako lurraldeko herri ezberdinetan: Irunen, Eibarren, Arrasaten eta Lasarten geldialdia egin ondoren, oraingo honetan Hondarribira iritsiko da musika-programa, maiatzaren 19n hain zuzen, eta Bely Basarte eta Desira taldeak izango dira kartel buru. Emanaldien aurretik, dantza masterclass bat izango da, Fama saioko Lucía-ren eskutik.

 

19 MAIAT

Gipuzkoan Gazte Tour Hondarribia: Bely Basarte eta Desira, kartelburu. Fama-ko Lucíak, bestalde, dantzako masterclass bat eskainiko du

DANTZAKO MASTERCLASS-A

Eguna: Maiatzak 19
Lekua: Jostaldi pilotalekuan
Ordutegia: 11:30
Sarrera: Doan

 

EMANALDI NAGUSIA

Eguna: Maiatzak 19
Lekua: Itsas Etxea Auditoriuma
Ordutegia: 18:00
Sarrera: 5 €

 

 

 

Jostaldi pilotalekua – 11:30

 

DANTZA MASTERCLASS-A - LUCIA (FAMA A BAILAR)

 

Lucía, “Fama a Bailar” talent show-aren finalista izan zen, 2018ko edizioan, baita ikusleengandik maitagarriena ere, Valero dantza kidearekin batera. Oraingo honetan, bertarakoei telebista saioan ikasitako zenbait gauza bertaratzen direnei erakusten saiatuko da.

 

 

Itsas-Etxea Auditorioa – 18:00

 

 

DESIRA

DESIRA, Bizkaitik datorren taldea da, musika munduan jaioak diren musikariez osatua. Kideak Etsaiak, Zenttric, Urtz, Mocedades… aritu izan dira, besteak beste.

Kasu honetan, Desira, egitasmo pertsonala dugu. Taldeak, gaur egungo Rock estiloa lantzen du, erabat euskaraz. Lehendabiziko diskoa aurkeztera dator taldea, Euskal Herriko eszenatoki esanguratsuenetan aurkezteko asmoz.

 

 

 

BELY BASARTE

Bely Basarte argitasuna zein iluntasuna da, sentsualitatea eta aldi berean harmonia. Baina gauza guztien gainetik, Bely artista totala da: gai da sare sozialetan mugitzeko zein oholtza gainean show ahaztezin bat emateko. Bere sormen-ahalmenak maila berri batean kokatzen du musika-industria: baliabideak autokudeatuz, inguru digitalak menderatuz eta abestiak kantatuz eta konposatuz. Izan ere, etorkizuneko artisten eredu bilakatu daiteke.