Atzealdea

Gipuzkoan Gazte Tour Lasarte-Oria: Anita Parker eta DJ Markelin, Dinbi Danbaren batukada eta, horretaz gain, zumbako masterclass bat

Kontzertuak Okendo Plazan izango dira, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Sarrera doakoa da. Aldez aurretik, zumbako masterclass-a 17:30etan izango da, eta batukada, 18:30etan.

2019·06·18


GIPUZKOAN GAZTE TOUR –LASARTE-ORIA– EKAINAK 23

 

Programa honen helburu nagusia da gazte eta nerabeei (12-25) kultura-programazio erakargarri bat eskaintzea, ekitaldiaren parte senti daitezen saiatuz. Iazko denboraldiko arrakastaren ondoren, emanaldi berriak burutuko dira Gipuzkoako lurraldeko herri ezberdinetan: Irunen, Eibarren eta Arrasaten geldialdia egin ondoren, oraingo honetan Lasarte-Oriara iritsiko da musika programa, maiatzaren 18an hain zuzen, eta Anita Parker eta DJ Markelin izango ditu kartel buru. Kontzertuen aurretik, zumba masterclass bat izango da eta Dimbi Danba taldeak batukada emanaldia eskainiko du.

 

23 EKAINA

Gipuzkoan Gazte Tour Lasarte-Oria: Anita Parker eta DJ Markelin, Dinbi Danbaren batukada eta, horretaz gain, zumbako masterclass bat

 

MASTERCLASS ZUMBA

Eguna: Ekainak 23
Lekua: Okendo Plaza
Ordutegia: 17:30
Sarrera: Doan

 

BATUKADA

Eguna: Ekainak 23
Lekua: Okendo Plaza
Ordutegia: 18:30
Sarrera: Doan

 

EMANALDI NAGUSIA

Eguna: Ekainak 23
Lekua: Okendo Plaza
Ordutegia: 19:30 (Anita Parker) - 22:30 (DJ Markelin)
Sarrera: Doan

 

 

ZUMBA MASTERCLASS-A

Musika onenarekin dantzatzeko aukera izango duzu, aldi berean, zure gorputza mugituz.

DIMBI BANDA “BATUKADA”

Soinu alaiak eta dantzatzeko aproposak erabiliz, bere batukada ikusten duen edonor mugiarazteko ahalmena du Dimbi Danba taldeak.

 

ANITA PARKER

Anita Parkerrek bigarren diskoa, Karatain estudioetan grabatua, aurkeztuko du. Elektro-swing generoa lantzen jarraitzen dute, baina bigarren disko hau aurrekoa baino elektronikoagoa da. Honetaz gain, rap, rock eta bolero estiloetako arrastoak disko berri honetan ere igarri egiten dira. Taldeak 60 kontzertu baino gehiago eskaini ditu urte betean.

 

DJ MARKELIN SHOW

DJ Markelin-ek energiaz eta dinamikotasunez beteriko show-ak eskaintzeko trebetasuna du. Speaker-a izanik, giro ezin hobea sortzeko ahalmen berezia duen DJ-a da, eta publikoa txunditzea du helburu. Bertaratutakoek, musika emanaldiaz gain, animazio bereziaz gozatzeko aukera ere izango dute (opariak, konfetia…).