Atzealdea

Ikastaroa: Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan’ ikastaroa. Sexu-hezkuntzan eta -prestakuntzan esperientzia luzea duten sexologiaren arloko profesionalek prestatu eta emango dute ikastaroa, EMAIZE Sexologia Zentroko sexologoek.

2019·06·11


Ikastaroaren helburu orokorra da ezagutzea Internetek eta harremanak izateko eta komunikatzeko beste zenbait baliabide digitalek zer nolako eragina duten nerabeek adierazteko, komunikatzeko eta harremanak izateko duten eran; hau guztia arriskuak gutxitzeko asmoz.

Ikastaroa euskaraz izango da Bilbon, GEBren egoitzan 2019ko irailaren 12an, 19an eta 26an. Izena emateko epea 2019ko ekainaren 17tik 26ra izango da eta, lekurik geratuz gero, irailaren 2tik 6ra.

 

 

Helburuak:

Nerabeen identitatea sortzerakoan baliabide digitalek duten garrantziaren berri izatea.

Mundu birtualean, komunikabide digitalen bidez izaten diren topaketa erotikoen ezaugarri bereziak aztertzea.

Sare sozialetan eta beste komunikazio-plataforma batzuetan, gortea egiteko eta seduzitzeko betetzen diren erritoak aztertzea.

Nerabeek sareetan izaten duten gehiegizko erakustaldi erotikoan eta emozionalean eragiten duten faktoreak aztertzea.

Azken hamarkadetan pornografiak izandako eboluzioa aztertzea, bai eta Internet bidez izan duen hedadura masiboa ere.

Pornografiak nerabeengan duen inpaktua ezagutzea eta hauek pornografiaz egiten duten erabilerari heltzeko gakoak ematea.

Harreman, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak ondo erabiltzen irakasteko jarraibideak ematea, arriskuak gutxitze aldera

ITURRIA: Gazteen Euskal Behatokia