Atzealdea Inspira Gazteak: gazte ekintzaileentzako sariak

Hautatutako proiektu bakoitzak 15.000€-ko laguntza jasoko du. Eskaerak maiatzaren 26ra arte egin ahal izango dira.

2023/05/16


Kutxa Fundazioak Inspira Gazteak sarien lehenengo edizioa antolatu du. Horren helburua da Gipuzkoako 20 eta 30 urte bitarteko gazteei laguntza eta aintzatespena ematea.

Ekimenak 5 gazte sarituko ditu beren ibilbide pertsonal eta profesionalagatik, lidergoagatik eta hazteko potentzialagatik, ekintzailetza-gaitasunagatik, merezimenduengatik eta beste pertsona batzuentzat eredu izateagatik.

Inspira Gazteak sarien bidez, Gipuzkoa kultuagoa, sortzaileagoa, bidezkoagoa eta iraunkorragoa egiten laguntzen duten gazteak sustatu eta babestu nahi dira, etorkizuneko belaunaldientzako erreferente berriak izan daitezen.

Deialdia Gipuzkoako 20 eta 30 urte bitarteko gazteentzat da eta hautagaiak aurkezteko epea martxoaren 29tik maiatzaren 26ra arte luzatuko da.

Kutxa Fundazioak Inspira Gazteak sarien lehenengo edizioa antolatu du. Horren helburua da Gipuzkoako 20 eta 30 urte bitarteko gazteei laguntza eta aintzatespena ematea.

Aurkeztutako proiektu guztietatik 5 hautatuko dira eta horietako bakoitzak 15.000€-ko laguntza jasoko du. Epaimahaiak uztailaren 3tik 14ra eztabaidatu eta erabakiko ditu INSPIRA GAZTEAK sariak. Epaimahaiaren ebazpena eta sarituen izena irailaren 14an egingo den sari-banaketako ekitaldian jakinaraziko dira.

5 kategoriatan parte hartu daiteke:

  • Gizarte-ekimena
  • Ingurumen-ekimena
  • Hezkuntza-berrikuntza
  • Ezagutzaren sustapena
  • Ekintzailetza

 

Oinarriak

Informazio gehiago, hemen!