Ireki da DJ eta musika-ekoizleen lehiaketan izena emateko epea!

Euskal Autonomia Erkidegoko 18 eta 30 urte bitarteko gazteek har dezakete parte lehiaketan eta abenduaren 6a arte dute izena emateko.

2021/11/18


DJ eta musika-ekoizle gazteen sorkuntzari balioa emateko helburuarekin antolatu du Bilboko Udalak DJ eta musika-ekoizleen lehiaketaren edizio berri hau. Lehiaketan parte hartzeko abenduaren 6a baino lehen eman behar dute izena gazteek, programaren antolatzaileek eskuragarri jarri duten inprimakia betez. Horrez gain, DJ kategoriara aurkezten diren gazteek 20 eta 30 minutu bitarteko bideoa bidali beharko dute eta musika-ekoizleen atalera aurkezten diren horiek, ordea, beraiek sortutako bi pista. Eman izena hemen!

Atal bakoitzeko sei finalista aukeratuko dira gehienez eta horien izenak abenduaren 13an argitaratuko dira. Epaimahaia musikan aditu diren Lorea Argaratek, Ricos Rosa DJ-ak eta Asier Batizek osatuko dute. Hautatutako gazteek abenduaren 23an Bilborock aretoan ospatuko den finalean parte hartuko dute eta bertan ebatziko da atal bakoitzaren irabazlea.

 

Sariak

Deialdi honetako kategoria bakoitzeko irabazleek, Rico Rosaren masterclass batean parte hartu eta euren bideoklipa grabatzeaz gain, Freskure 2022ko programazioaren barruan Bilborock-en kontzertu bat emateko aukera izango dute. Eta Last Tour-ekin elkarlanean ere, beste hainbat sari bananduko dira, besteak beste, BIME CITY-ren hurrengo edizioko ekitaldi batean parte hartzea eta BIME PRO-rako sarrerak.

 

Informazio gehiago

 

 

Jarraitu gure sareak