Atzealdea

Kontaktu gabeko eskola-kirol hezigarria

8-12 bitarteko haurren garapen motor, kognitibo, emozional eta sozialaren oinarriak eraikitzeko saio eta orientabideak sortu dituzte.

2020·12·01


Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritzak kontaktu gabeko eskola-kirolerako material didaktikoa sortu du. Covid garaian bizi dugun egoera aldakor eta berri honek plangintzak eta ekintzak moldatzeko beharra sortu die hainbat esparrutako profesionalei. Testuinguru horrtan baliabide desberdinak izan ditzaten sortu dute Leyre Canok, Laida Sanzek, Donna Apellanizek eta Gaizka Rodriguezek lan hau.

 

Haurren osasun fisiko, mental eta emozionala bermatzeko ezinbestekoa ikusten dute unitate didaktiko hau. Zehazki, bi oinarri nagusi dituzte baliabide hauek: batetik, haurrak eta beraien premiak erdigunean jartzea; eta bestetik, gutxieneko distantziara antolatu beharreko kirol-saioetarako adibideak izatea.

 

Sortutako material didaktikoa eskola-kirolera zuzendua bada ere, beste diziplina eta esparru batzuetan ere landu daiteke, hezkuntza ez-formalaren arloan esaterako, gaztelekuek eta haurtxokoek sortutako dinamika aktiboetan adibidez. Izan ere, sormena eta autonomia, lehiaketa, kooperazioa, erronkak, adierazpena eta adimen emozionala ere lantzen dira, besteak beste.

 

Hamabi saioz osatutako unitate didaktiko bat da zehazki sortu dutena. Kontaktu fisikorik gabe eta 1,5 metroko distantzia gordez jarduteko dinamika, jolas eta orientabidez osatuta dago eta, aldaera desberdinak jasotzen direnez, profesional bakoitzak saio propioak prestatzeko proposamenak aurki ditzake.

 

Informazio gehiago

 

 

 

Jarraitu gure sareak