Atzealdea

Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna

Oraina eta etorkizuna diren heinean, beharrezkoa da haur, nerabe eta gazteak, gizarte osoa bezala, auzi honetan protagonista izatea

2021·03·08


 

Emakumearen Nazioarteko Eguna da martxoaren 8a. Emakundek,  Emakumearen Euskal Erakundeak, kanpaina desberdin bat jartzen du martxan urtero, eta aurtengo kanpainak zaintzak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko deia egiten du.

 

Kanpainaren leloa da “Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna”, eta zaintzarekin lotutako funtsezko hiru alderdi azpimarratzen ditu. Batetik, zaintza-lanen ikusezintasuna agerian uzten du. Bestalde, zaintza-lanen balorazio beharra azpimarratzen du, ordainduak zein ordaindu gabeak. Eta, azkenik, erantzukidetasuna azpimarratzen du, zaintza-lanak emakumeen eta gizonen, erakundeen eta gizarte osoaren artean banatu behar direla aipatuz.

 

Zaintza erdigunean jartzeko eta zaintza horiek balioesteko eta modu orekatuan banatzeko beharra, feminismoaren aldarrikapen handienetakoa izateaz gain, hainbat esparru programatikotan jasotako helburua da. Besteak beste, Nazio Batuek sustatutako Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan edota EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean.

 

Auzi honen aurrean, beraz, beharrezkoa da, beste gauza askoren artean, hezkuntza formalak zein ez-formalak duen garrantzia azpimarratzea, eta herritar guztiek izan behar dute aldaketaren protagonista. Haur, nerabe eta gazteek, ordea, ezinbesteko egitekoa dute; izan ere, beraiek izango dira hurrengo belaunaldien hezkuntzaz arduratu eta aldaketaren giltza izango dutenak.

 

Emakunderen kanpaina eta materialak 

 

 

 

Jarraitu gure sareak