Atzealdea

Parte hartu 2020ko Gazteriaren Nazioarteko Konferentzian

Azaroaren 16tik 19ra Gothenburgen (Suedia) egingo den topaketa batean parte hartu ahal izango dute 18 eta 24 urte bitarteko gazteek.

2020·07·27


Europako Esparru Ekonomikoko herrialde batean bizi diren 18 eta 24 urte bitarteko pertsonak gonbidatuta daude Gazteriaren Nazioarteko II. Konferentzian parte hartzera, Europan erabakiak hartzeko ardura dutenekin batera gizarte demokratiko eta ireki bat eraikitzeari buruz eztabaidatzeko.

 

Parte-hartzaileek bidaia, ostatu eta mantenuko gastuak dohainik izango dituzte eta beren ideiak eta iradokizunak 15 minutuko txostenetan aurkeztu ahal izango dituzte. Topaketa 2020ko azaroaren 16tik 19ra izango da, Gothenburgen (Suedia).

 

Parte hartzeko eskaera online bidali beharko da, bideo, testu, irudi edo audio artxibo bat erantsiz, parte hartzeko arrazoiak azalduz. Eskaerak abuztuaren 12ra arte jasoko dira.

 

Konferentzian izen eman