Atzealdea

Pornografia berria eta aldaketak pertsonen arteko harremanetan

Argitalpenak azaltzen duenez, sexualitatea dimentsio biologikoa da eta jokabide sexuala erabakitzen duten alderdi psikologikoak, afektiboak, emozionalak eta sozialak ditu.

2019·12·11


Azterketa honen arabera, identitate sexualaren zehaztapena haurtzaroan hasten da eta kanpoko eraginak era askotakoak dira, eta batzuk oso garrantzitsuak, esate baterako, Internet.

Ikerketak dio “pornografia berria” Internet bidez banatzen dena dela. Pornoaren banaketan izandako aldaketa horrek mugak eragiten ditu eta, gainera, ekoizpen-sistemak aldatzen ditu, testuan zehar azaltzen diren hainbat ondorio bultzatuz.

Ikertzaileek diotenez, egungo pornografiaren bereizgarriak dira irudiaren kalitatea, anonimotasuna eta elkarreragin intentsua, arrazoizko prezioak edo doakotasuna (gehienetan), mundu osoan eskuragarri izatea, eta sexu-praktiketan mugarik ez izatea, are gehiago, maiz arriskutsuak eta legez kanpokoak izatea.

INFORME [PDF]