Atzealdea

Txikipedia aplikazioa sortu du Euskarazko Wikipediak

Aurrekoan aurkeztu zen ofizialki Txikipedia aplikazioa, eskola-umeentzat egokitutako Euskarazko Wikipediaren proiektuaren mugikorretarako bertsioa

2021·04·16


Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak Txikipedia aplikazioa sortu dute, haur eta gazteentzako wikipedia, eta CodeSyntax-ek garatu du aplikazioa. Txikipediaren webguneak hiru urte daramatza martxan dagoeneko. Ordea, aplikazioaren bitartez, 8 eta 12 urte bitarteko ikasleentzako tresna pedagogiko garrantzitsua izatea lortu nahi da epe ertainean.

Hiru erakundeen arteko lankidetzatik jaio da Txikipedia. Haur eta gaztetxoei beraien egunerokoan sortzen diren galderei erantzuten laguntzen die; baita gurasoei ere, bereziki prestatutako materiala biltzen duelako eta etxeko lanetan ere laguntzen duelako.

Hazten ari den proiektua da; izan ere, gero eta eskola gehiagotan ari dira artikuluak sortzen klaseko ariketa gisa. 3.000 artikuluen muga gainditu du dagoeneko, asko ikasleek eurek sortuak. 1.500 ikustaldi ditu egunero, bataz beste. Interneten (www.txikipedia.eus) edo aplikazio erara android eta iOS-erako jaisteko moduan ere badago.

 

Txikipedia

 

Aplikazioa deskargatu:

 

 

Jarraitu gure sareak