Txostena: Jóvenes, juegos de azar y apuestas

Ikerketa honen helburu nagusia da aztertzea nola taxutzen diren on line eta aurrez aurreko zorizko jokoaren eta apustu-jokoaren portaerak 18 eta 24 urte bitarteko gazteen artean.

2020/01/28


Lan hau FAD fundazioaren Centro Reina Sofía sobre Adolescencia y Juventud erakundeak gazteek diruz jokatzeko dituzten praktikak espezifikoki aztertzeko egin duen lehena da, baina ez da bakarra izango. Izan ere, fundazio honek konpromisoa hartua du bere jarduera-esparru desberdinetatik nerabeen eta gazteen jokoarekin erlazionatutako arazoak prebentzioaren bitartez lantzeko: ikerketatik, prebentzio-programetatik eta gizartea sentiberatzeko programetatik.

Alarma eta kezka sortzen duen arrisku sozialeko jokabide baten aurrean gaude; Adikzioei buruzko Estrategia Nazionalak berak ere substantziarik gabeko adikzioen artean sailkatzen du.

Ikuspegi soziologikotik, joko-praktika hori hasi, eutsi eta uzteko motibazioetan esku hartzen duten alderdietan sakondu nahi da.

 

Iturria: Adolescencia y Juventud