Atzealdea

Txostena: “Jóvenes y juegos de azar “

Gasteizko gazteei eta zorizko jokoei buruzko azterketa.

2019·09·24


Txosten hau Udalaren IV. Gazte Planaren (2017-2019) barruan kokatzen da. Planaren bitartez aurrerapen zehatzak proposatu nahi dira gazteen errealitatearentzat lehentasunezkoak diren alderdietan, planaren une guztietan haien parte-hartzea sustatuz eta beraien errealitatearen eboluzio dinamikora egokituz, hiriko eragile politiko desberdinen politikak koordinatuz, eta udal-zereginaren maila guztietan aplikatuz.

Txostenak gazteen artean zorizko jokoetan parte-hartzea zenbaterainokoa den eta joko patologikoaren arriskua aztertzen ditu, horri aurre egiteko jarduera-ildoak proposatuz eta, etorkizunean, kolektibo horrentzako kontzientziazio edota prebentzio-kanpainak egitea ahalbidetuz.

Dokumentu hau ASAJER elkartearekin (Errehabilitazioan dauden Zorizko Jokalarien Arabako Elkartea) koordinatuta osatu da, eta lankidetzak barnean hartu ditu baita ere Tokiko Osasun Zerbitzua eta Udaltzaingoa.

ESKURATU DOKUMENTUA [PDF]