Udalekuak aniztasun funtzionala duten haurrentzat

Gazteria Departamentua Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin lankidetzan aritu da behar bereziak dituzten haurrentzat udalekuak antolatzeko.

2021/05/14


 

Harkaitz Millan Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak adierazi duenez, bere Departamentua Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin lankidetzan aritu da ezgaitasuna duten haurrentzako udaleku irekiak antolatzen, udan aisialdiko jarduerak egiteko aukera izan dezaten. Horrez gain azpimarratu du Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programetan ere plaza guztien % 5 behar bereziak dituzten haurrei eskaintzen zaizkiela.

 

Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioko lehendakari Blanca Arangurenek nabarmendu duenez, “Gazteria Departamenduak egiten duen apustua oso urrats garrantzitsua da ezgaitasuna duten haur eta gazteek udan, gainerako pertsonek bezala, kirol-jarduerak eta denbora librea izan ditzaten; izan ere, horri esker, Gipuzkoako hainbat udalerritan eskaini ahal izango dugu zerbitzua, eta jende gehiagorengana iritsi. Haur eta gazteen oinarrizko eskubide bati erantzuten dioten aukerak sortzen ari gara”.

 

Gipuzkoako herri zein eskualde askotan egingo dira udalekuak, besteak beste, Donostian, Zarautzen, Goierrin edota Errenterian. Astelehenetik ostiralera izango dira, 9:30etik 13:30era, eta maiatzaren 27an bukatuko da izena emateko epea. Interesa dutenek beheko estekaren bidez eman dezakete izena.

 

 

Izen-ematea

 

 

 

Jarraitu gure sareak