Atzealdea

Udalekuetan lan egiteko hezitzaile eta zuzendari bila hasi dira

Hainbat entitatek udalekutan hezitzaile eta zuzendari gisa lan egiteko eskaintzak kaleratu dituzte

2021·02·22


Uda hurbiltzen ari da eta udalak zein bestelako entitateak  hasi dira jada haurrentzako eta nerabeentzako udalekuak antolatzen. Hori horrela, udaleku horietan lan egiteko hezitzaileak eta zuzendariak ere behar dituzte, eta hasi dira honezkero eskaintza batzuk argitaratzen.

 

Txikiplanes hiri-udalekuak zuzendari gisa lan egiteko lan-poltsa bat ireki du. Zuzendari titulua duten gazteek, txikiplanes@gmail.com helbidera bidali dezakete CV-a, lan-eskaintzan interesa izanez gero.

 

Itsasondoko udalak ere, hezitzaileen lan-poltsarako oinarriak argitaratu ditu udalak antolatzen dituen aisialdiko jardueretarako eta, hala badagokio, opor-garaiko oporraldietarako. Lehiaketa-oposaketa ireki bidezko prozedura hasi du, eta Udalaren webgunean (Itsasondoko Udala) argitaratu ditu oinarriak  Martxoaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

 

Azkenik, UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak)  SALTO! Udalekuak antolatu ditu ekainaren 28tik uztailaren 4ra bitartean, eta begiraleak eta sukaldariak behar dituzte. Topaketan begirale edo sukaldari izan nahi dutenek martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dute curriculuma. Apirilaren 15erako jakinaraziko zaie erabakia hautatuei. UEMAk ere bere webgunean argitaratu ditu oinarriak (UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea).

 

Udabizi: aisialdiko ekintza interesgarriak webgunean

 

Udabizik Gipuzkoako haurrek eta gazteek egin ditzaketen aisialdiko ekintza interesgarriak biltzen ditu, erakunde eta elkarte desberdinek antolatzen dituztenak. Horrez gain, entitate horiek antolatutako udalekuetan begirale edo zuzendari izateko lan-eskaintzak ere publikatzen dira bertan. Bilatzailea martxotik aurrera egongo da prest, eta bien bitartean, udalekuak antolatzen dituen elkarte edo erakunde bat bazara eta eskaintzaren bat baduzu, bidali informazioa gaztegune@gipuzkoa.eus helbidera.

 

 

 

 

Jarraitu gure sareak