Atzealdea

Zeuk esan zerbitzuaren irudi berria!

Euskadiko haurrei eta nerabeei laguntzeko telefonoa , Zeuk Esan, irudia aldatu eta honekin batera kanpaina berria martxan jarri du, zerbitzua etengabe ezagutzera emateko asmoz.

2019·08·27


Zerbitzu “gaurkotua eta eraginkorra” zabaltzen jarraitzeko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Zeuk Esan marka berritu du, eta material berriak argitaratu ditu, adingabeen artean zabaltzeko.

Haurrei eta nerabeei laguntzeko telefonoak baliabide gehiago ere baditu, besteak beste, sare sozialak, postontzi elektronikoa eta newsletterra, baina 116 111 zenbakiaren bidez “ematen zaie arreta nagusiki  adingabeek edo inguruan dituzten helduek izan ditzaketen arazo, kezka edo zalantzak argitzeko asmoz.

 

 

 

MATERIAL BERRIAK

 

Material berri horien artean: orri-markatzaileak, eranskailuak, giltzatakoak, liburuxkak eta flyer-ak egin dira eskola-ume adingabeen artean banatzeko, ikasturte berria heltzean. 

Kartelak eta sei bideo ere egin dira, ikastetxeetan, sare sozialetan eta haur eta nerabeak dauden zentro, gazteleku, haurtxoko edota nerabeekin lan egiten duten  elkarteetan erabiltzeko.  Bideoak Zeuk Esan Zerbitzuak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko lagungarriak dira.

 

PROFESIONALENTZAKO BALIABIDEAK

Zeuk Esan zerbitzuak helduentzako bi baliabide berezi ditu.  Batetik, blog bat; bertan, hilero, argitalpenak egiten dira (http://helduakzeukesan.blog.euskadi.eus) eta eginiko kontsultetan jasotako gaiak aztertzen dira. Bestetik, astekari digitala (http://zeukesan.zerbitzuak.org); bertan, ongizatearekin eta haur eta nerabeen garapenarekin lotutako albiste nagusiak jaso dira. Harpidetzeko aukera dago, hura jasotzeko.

 

ITURRIA:  IREKIA