9+10mai


Gipuzkoan Gazte Tour Zumarraga: KRAKEN270 + OIHANA MAITAKOR + KLOAKASS SESSION + XSAKARA + MASTERCLASS (DAMA)


 

GGT DANCE MASTERCLASS: DAMA

Informazio gehiago

GGT KONTZERTUAK

  • Eguna: Maiatzak 10

  • Lekua: Izazpiko plaza estalia, Zumarraga

  • Ordua: 19:00etatik

  • Sarrera: Dohainik

Kontzertuen ordutegia:

19:00etatik aurrera

  • Artista KM0:  KRAKEN270
  • Artista gonbidatua: OIHANA MAITAKOR
  • Artista gonbidatuak: KLOAKASS SESSION
  • Artista nagusia: XSAKARA


KRAKEN270

KRAKEN270 Zumarragako artista bat da, Rap generokoa. 2020an hasi zuen bere ibilbide musikala eta herrian indarra hartzen ari den artistetako bat da. Hainbat aldiz kolaboratu du "Ghetto Skillz" kolektiboarekin, hau ere Zumarragakoa, eta azken urteotan Gipuzkoa osoan aritu da haiekin zuzenean. "14THEREAL" eta "DJOTA KENSEY" disko-jartzaile nagusiarekin batera aritu ohi da.

 

 

 

ARTISTA GONBIDATUAK

KLOAKASS SESSION

 

Kloakass.sessions jenerazio eta musika estilo ezberdinak batzen dituen kolektibo oiartzuarra da. Bertan, Txiltxoko taldearekin arituak ziren FlakoFavor, PV, Muxk3r.j, DannyG eta IxXxA-ri, dagoeneko desegin den Belamobb eta oraindik martxan diharduen Aiako taldeko artista gazteak batu zaizkie: Aaner, Xarrieta, Aro, Eihar eta E.C.Z. Hain ezberdinak diren artista hauen baturak genero anitzak ikutzera bultzatu du kolektiboa, hala nola, rap, trap, korrido, G funk, funk brasileinoa edota pop rockaren moduko estiloak probatuz, besteak beste.

 

 

ARTISTA GONBIDATUA

 

OIHANA MAITAKOR

Oihana 2000. urtean jaio zen Donostian, maiatzaren 18an, naiz 4 urterekin Arantzara bizitzera joan, eta hainbat lekutan bizi izan den iada, bere bizitza laburrean. Txikitatik emozionatu izan da jendea telebistan abesten ikustean, eta alde horretara proiektatu izan du bere burua. Musika estilo anitzak entzunez hazi da eta eta musika-eskolan zein abesbatzan egin ditu urte asko. Bere batxillergoko zein ondorengo ikasketak artearekin uztartu zituen. 17 urterekin hasi zen lehen letrak idazten eta emanaldi akustikoren bat eskaintzen. 2023an eman zuen bere kantak kaleratzeko pausoa eta ordutik ikuskizun gutxi batzuk eman ditu Oihana Maitakor proiektupean. Ez du definitzen duen estilo zehatzik, denetatik konposatzen baitu, baina badu musika urbanorako joera.

 

 

ARTISTA NAGUSIA  

 

XSAKARA

XSakara izen artistikoaren eta "Ilargiaren semea" ezizenaren azpian Xabier Gutierrez artista bermeotarra dago. Lan kontzeptual bat osatzen duten bi EP eta bi albumekin, arrastoa utzi du belaunaldi oso batean. Ilargiaren Semea 16 19 (2020) lanarekin debuta egin zuenetik Ilargiaren Semea (2024) lanarekin zikloa itxi arte, bizipen sakonak kontatu ditu, proposamen zintzo eta indartsu batekin. Gaur egun, Euskaditik biratzen jarraitzen du, zuzeneko zirikatzaile batekin.

 

 

ARTISTA NAGUSIA  

 

DJ TROTI

19 urterekin Spotify bezalako plataformetan 300.000 erreprodukzio baino gehiago dituen DJ eta ekoizlea da Troti. Euskal Herrian, zehazki Donostian, jaiotako artista espainiar honek 5 urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta Donostian, Bilbon, Nafarroan, Zarautzen, Zumaian, Lasarten edo Durangon jo izan du. Gainera, DJ gisa aritzen da GU San Sebastian diskotekan, Donostiako toki enblematiko batean. Trotiren onena da edozein musika-genero dantzarazten dizun estilo paregabea duela, elektronikatik reggaetonera, musika komertzialera, popera, etab. Beti publikora egokituz, hainbat sustatzailerekin eta ekitaldi-enpresekin lan egin du, hala nola Nemux eta Samba Eventsekin, Unibertsitateko Jaietan...

 

 
 

 

MASTERCLASS: DAMA

Damak nazioarteko formazioa jaso du Frantzian, Herbehereetan eta Mexikon, eta etengabe bilakatzen ari da hiriko dantzen munduan. Bere ibilbidean zehar, dantzari gisa lan egin du, besteak beste, Lola Índigo, Luis Fonsi, Nio García, Ana Mena eta Danna Paola bezalako artista ospetsuentzat. Gaur egun, JC Reyesen taldeko kide da koreografo eta dantzari gisa, eta bere presentzia areagotu du nazioko nahiz nazioarteko eszena artistikoan.

 

 

IZENA EMAN